Titulua ĞEz da bidaia geografikoa bakarrik; iluntasunetik argirako bidaia ere badağArist ... ...

A Kategoria Antzerkigintza
A Data 2008/02/16
A Komunikabidea Berria
A Hizkuntza Euskara
ALBISTEAREN AUKERAK

A Iruzkinak ikusi

A Iruzkina egin
A Albiste hau gomendatu
A Albiste hau itzuli nahi al duzu?
A pdf ikusi   Euskara
A Albistea inprimatu imprimir noticia
A  
 
ĞEz da bidaia geografikoa bakarrik; iluntasunetik argirako bidaia ere badağAristides Vargas Antzerki zuzendaria
Kukubiltxok helduei zuzenduta ekin dion ibilbidean Aristides Vargas aukeratu dute zuzendari. Haren estilo bereziari jarraitzen diote taldeak eta antzezlanak.

Beñat zamalloa

Zornotza

Aristide Vargas da (Argentina, 1954) Kukubiltxoren aro berriko Haritzaren azalera zehatza antzezlanaren zuzendaria. Zuzendaria ez ezik, jatorrizko testuen egilea ere bada. Testuak bereak badira ere, taldean sortu dute antzerkia, Vargasen lan egiteko moduari jarraituz. Hilaren hasieratik Euskal Herrian da, hilaren azken egunean estreinatuko den antzezlana zehazten.

Zer irizten diozu Kukubiltxok egin duen nortasun aldaketari?

Beti pentsatu izan dut antzerki taldeek aldaketak, aldaketak ahalbidetzen dituzten uneak eta eraldaketak baldin badituzte, egin dezaketela aurrera. Antzerkigintza garaikideko talde askok duten arazo nagusia gelditasuna da. Lan egiteko modu antolatuegia izaten da gelditasunaren arrazoia. Gelditasun horretan daude, besteak beste, arteak berezko dituen istripua, zoria edota aurreikus ezin daitekeelako sentimenduak. Era horretan, artearen funtzionario bihurtzen dira. Hori horrela izanik, ibilbidea eta nortasuna berriz planteantzea oso osasungarria iruditzen zait.

Estilo berezi batekin ekingo diote ibilbide berriari. ĞAntzerkia egiteko modu xumea, indar izugarrikoa eta ikuslea barruan sartzen duenağ, definitu zuen Josu Camarak. Ados zaude?

Ez dakit xumea den, erlijioak xumetasunaz duen ikuspegitik. Pentsatzen dut, topiko oso teknikoetatik urruntzea bilatzen duela, eta gizatasunean oinarritzea. Goi mailako tekniken bila ibili beharrean, aktorearen sakontasuna izatea da antzezlanaren oinarria. Gizakia izatea beste gizaki batzuei istorio alai ala triste, edo, esperantza ala frustrazioak kontatzen diena. Aspaldi bezala, gizakia izatea ikuskizuna da ardatza.

Ikusleek ere antzematen dute estilo hori edo prestakuntza lanean bakarrik eragiten du?

Ez dakit benetan bestelako estilo bat ikusiko duen, uste dut ikusiko duena pertsona bat izango dela, benetan gizatiarra den istorio bat kontatzeko gauza handirik behar ez duen aktorea; betiere, aktorea istorioarekin lotzen bada eta istorioa bere egiten badu. Bestela esanda, antzezten ari den zentzua kentzea eta aurkezten ari delako zentzua gehitzea da. Nor zara eta zer konta diezagukezu? Kontatu behar diguna bere istorioa izan behar da, berak bakarrik konta baitezake bere istorioa.

Antzezteko modua desberdina izateak prestatzeko modua desberdina dakar?

Hori niretzat ezustekoa izan da. Hegoamerikan erabiltzen dugun ekoizteko eta lan egiteko modua oso bestelakoak dira. Hegoamerikan garrantzi handia ematen diogu lan prozesuari, guretzat hori oinarrizkoa da. Ez dugu lan egiten ekoizpen egitura batean sartzeko ikuspegiarekin, inolako babesik gabe lan egiten dugu. Horrek desabantailak ditu hedapenerako eta ekoizpena antolatzeko unean, baina, bestalde, lan egiteko moduan abantailak ditu. Lan egiteko modu berezia da: denbora asko ematen dugu entseguetan ipar jakinik gabe, noiz estreinatuko den jakin gabe. Gu Kukubiltxorekin hiru urtez ari gara lanean. Duela hiru urte hasi genuen sormen harremana, eta horrek ahalbidetu du orain lehen sintesi batera iritsi izana Haritzaren azalera zehatza antzezlanarekin. Oztopo guztien gainetik ari gara lanean: aktoreek gauza asko utzi behar izan dituzte prozesu artistikoan murgiltzeko, banaketa ez baita izango aktoreen lana zehaztuko duena.

Nortasuna proposatu zenien gai gisa. Zergatik?

Nortasuna baino gehiago, proposatu niena izan zen gure arteko harremanaz ariko zen istorio bat kontatzea; ez nirea, baizik eta guztiona. Une horretatik, kontakizun pertsonaletatik abiatu ginen, euren bizipenetatik. Bide horretatik joan zen zehazten gai hau. Nik nortasuna deitzen diot, baina ez nortasun itxi bat, Ğhau naiz niğ esaten duena. Horregatik izenburuan ere hitz-jokoa dago, haritzaren azalera zehaztezina baita, aldakorra delako besteren artean. Nortasuna deitzen diogu gure istorio transferiezinaren bilaketari. Ez da gizarte zabal baten nortasuna, talde batena baizik.

Nortasunaren gaiaren atzean zein istorio dago?

Itsua izanda nola garatuko genituen sentimenduak aztertu nahi izan dugu. Hori horrela, pertsonaia bat sortu genuen, neska bat dena. Neskak hirira egiten du bidaia, eta bidaia horretan hainbat galdera sortuko zaizkio eta pertsona bezala garatuz joango da bidaian aurkituko dituen pertsonaien bitartez. Ez da bidaia geografikoa bakarrik, haurtzarotik gaztetasunerako bidaia eta iluntasunetik argirako bidaia ere bada.

Antzezlanarekin ikuslearengan gogoeta bultzatu nahi izan duzu?

Nire iritziz, ematen dizutenaz sentikor egotea da gogoeta egitea, une horretan bizi dezakezun esperientzia berezia izatea. Nire helburua ez da gogoetaren logikaren bitartez jartzea ikuslea antzezlanarekin harremanetan; nik nahi dudana da ikuslearen emozioen bidezko hausnarketa bultzatzea. Hori da nire helburua, baina ikusleek ere sentimenduak nork bere erara antolatuta dituzte, hedabideen, modaren eta gizarteko hainbat aldagairen arabera ere bai. Baina nola utzi horiek guztiak atzean, antzerkia unean gertatzen den kontu berezia bezala ulertzeko? Askotan, ikusleak antzerkia ikustera doaz, pentsatuz telebistako aktoreak antzerkian gauza bera egingo duela, eta antzerkia beste kontu bat da. Horregatik, nire aldetik esperientzia desberdina bizitzera joateko gonbidapena da. Nire asmoa jendeak mundu desberdin horrekin bat egin ahal izatea da.

 
A ALBISTEAREN IRUDI OSAGARRIAK