| |
Eskerrik asko gure proiektua aukeratzeagatik.
Gogoratu edozein unetan alda dezakezula gure web orrian nabigatzeko hizkuntza (euskara, gaztelania eta ingelesa). Horretarako, klik egin ezkerraldean, goian, gure logoaren azpiko aldean dauden loturetan.

|
|
Gure web guneak bi parte ditu:
1. MENU NAGUSIA
Goian, erdialdean, Euskara Kultur Elkargoaren menu nagusia dago, aldian behin eguneratzen diren 7 informazio atalez osaturik. Hona hemen: Elkargoa, Jarduerak, Artekaria, Harremana, Estekak, Foroak eta Hiztegia.

2. SAREA
2004an heldu genion Sarea proiektuari. Gaur egun, euskarari loturiko albisteetan dagoen on-line datu-baserik osoena da.
Etengabe eguneratzen da eta funtzionalitatez betea dago, bilatzen duzun huraxe aurkitzen lagunduko dizutenak.
Sarearen aukera guztiak aprobetxatzeko, komeni da aurrez jarraibide batzuk ezagutzea.
Erabiltzailearen gida hau hasi baino lehen, sartu mesedez Sarean goialdean, eskuinean, dagoen estekatik.

A. SARTU
Goian, eskuinean, datu-basean sartzeko gure panela ikusiko duzu. Panel horretatik hiru lotura nagusi daude:

A. 1. Alta eman. Erabiltzaile berriak leiho honen bidez erregistratuko dira. Horretarako, galdetegi erraza beteko dute. Horrela, gozatu eginen dituzte erabiltzaile erregistratuek dituzten abantaila ugariak eta funtzionalitateak.

Hemen argibideak aurkituko dituzu erabiltzaile erregistratua izateak dakartzan abantailez.
A. 2. Azken albisteak. Lotura honetatik, aukera izanen duzu gure datu-baseari erantsi zaizkion azken albisteetan sartzeko.
A. 3. Sartu. Hemendik, erabiltzaileak albisteen datu-basean sartzen dira haiek beraiek aukeratu dituzten lehentasunei jarraiki.

Datarik aukeratzen ez baduzu, bilatzaileak bilatuko du indarrean dagoen urtean erantsitako albiste guztien artean. Beste urte bateko emaitzak ikusteko, adierazi beharko duzu bilaketaren emaitzan agertzen den menu zabalgarritik. Oso erraza da.

B. BILATU
Euskara Kultur Elkargoaren menu nagusiaren azpi-azpian dago Sarea datu-basearen bilatzailea. Menu nagusiko edozein ataletatik bilatzailea erabiltzen baduzu, gure datu-basean ere sartuko zara zuzenean. Bilaketa azkartzeko, halako hitz edo adierazpen gako jakin bat sartzean, indarrean dagoen urteko albiste guztien artean bilatzen du gure motorrak, baina aldi berean halako denboraldi zehatz batean argitara emandako albisteak bilatzen ditu, bilaketa hori zein datatatik zein datatara egin nahi duzun egutegi batean aukeratuta.
Gainera, baduzu zure bilaketa pertsonalizatzeko eta iragazteko aukera, albisteak argitara emateko bitartekoetako bat aukeratuta.

Azkenik, nahi baduzu, emaitzak mugatzen ahal dituzu. Horretarako, egin nahi duzun bilaketa mota doitu beharko duzu.

C. NABIGATU
Ikusi ezkerrean dagoen menu bertikala. Sareari dagokio, gure datu-baseari, alegia. Honela osaturik dago:
C. 1. Atalak
Menua goiko aldean dago eta gure albisteen datu-baseko atal eta azpiatal guztiak agertzen ditu. Bada, atal eta azpiatal guztiak ikusteko, pasatu sagua edozein kategoria nagusitatik, 4 dira.

Edozein albistetara sartzen bazara, informazio hau ikusiko duzu bere burualdean (ezkerrean, goialdean): “Albiste titulua”, “Kategoria”, "Data", “Komunikabidea” eta “Hizkuntza”.

Goian, eskuinaldean, “Albiste aukerak” ikusiko duzu:

Ikusi iruzkinak. Ikusten ari zaren albisteari buruz erabiltzaileek egin dituzten iruzkinak ikusteko.
Iruzkina egin. Albisteari buruz duzun iruzkina bidaltzeko aukera duzu.
Albiste hau gomendatu. Albistea zuk aukeratutako jasotzaileari gomendatzeko aukera. Horretarako, eremu erraz batzuk bete beharko dituzu: aukeratutako pertsonaren posta elektronikoa eta bere izena.
Albiste hau itzuli nahi duzu?. Aurretik finkatutako hizkuntzan nabigatzen ari bazara ere, gerta daiteke albisteak beste hizkuntza batean agertzea. Izan ere, argitara eman diren jatorrizko hizkuntzan ageri dira albisteak beti eta guztiek ez dute itzulpena. Hemendik aukera izanen duzu albistearen itzulpena web guneko edozein hizkuntzatara bidaltzeko (euskara, gaztelania, ingelesa). Hori lagungarri gertatuko da gure proiektua, egunez egun, erabiltzaile guztientzat gero eta hobeagoa izan dadin.
Ikusi PDF. Hemen aukera izanen duzu albistearen PDF formatua ikusteko, inprimatzeko, gordetzeko, etab.
Albistea inprimatu. Zuzeneko lotura, ikusten ari zaren albistea inprimatzeko.
C. 2. Bidali zure albisteak
Sarearen menuaren azpian, “Bidali zure albisteak” bannerra dago. Gure e-postari lotua dago, zuk faltan sumatu eta interesgarritzat jotzen dituzun albisteak bidal diezazkiguzun. Guk albiste horiek datu-baseari erantsiko dizkiogu erabiltzaile guztiek ikusteko parada izan dezaten.

C. 3. Euskal irakaskuntza Nafarroan
Jarraian, ezkerraldean, “Euskal irakaskuntza Nafarroan” bannerra aurkituko duzu, euskal irakaskuntza ematen den eskolen eta lekuen zerrendara iristeko. Ederki hornitutako zerrenda da.

C. 4. Albisterik bisitatuenak
Azkenik, ezkerraldean dagoen leihoan ikusiko duzu web gunean sartzen diren erabiltzaile guztiek gehien bisitatzen dituzten 10 albisteen burualdea. Haietariko edozeinen gainean sakatu eta beren edukia ikusiko duzu.

“Albisterik bisitatuenak” zerrendaren azpian zuzeneko sarbideak daude, 4 guztira, ikonoen bidez adieraziak:
- Ikono honen bidez gure www.euskarakultur.org. web gunea jarriko duzu hasierako orri gisa zure nabigatzailean.
-Ikono honek orri batera eramanen zaitu eta orri horrek azalduko dizu nola egin Euskara Kultur Elkargoa
Fundazioko bazkide.
- Ikono honek gogokoen artean jarriko du gure www.euskarakultur.org web gunea.
- Ikono honek posta elektroniko berria irekiko du eke@euskarakultur.org elkargora zuzendua, gurekin
harremanetan jartzeko. Horrela, aukera izanen duzu zure kontsultak edo galderak guri bidaltzeko.
Azalpen horiek guztiak agertzen dira sagua ikonoen gainean paratuta.
Ongi etorri Sarea ekimenera. Gure proiektua informazio sare dinamikoa da, elkarreragilea, albistea sortzen
den toki berean jaiotzen dena, eta albistearen hizkuntzan, gainera.
2004az geroztik eraikia, Kulturari eta Euskarari lotuta dauden Nafarroako azken albisteak biltzen ditu data
hartatik aurrera.
ERABILTZAILE ERREGISTRATUENTZAKO ABANTAILAK
1. ALBISTEAK BIDALTZEA
Gure datu-basean erregistratzearekin bat, aukera izanen duzu datu-baseari eransten dizkiogun azken
albisteak jasotzeko egunero, astean edo hilean behin, guk bidalita, jakina.

2. GOGOKOAK
Halaber, “Gogokoak” izeneko panel berria izanen duzu eskura, orriaren beheko aldean, ezkerraldean,
agertzen dena. Panel horretatik aukera izanen duzu.
- Albisteak aukeratu eta gogokoetan eransteko, albiste guztietan agertzen den ikonoaren bidez
edo bilaketaren emaitza bezala.

- Eransten duzun albiste bakoitza berrizendatzeko, zure gogokoak pertsonalizatzeko eta, horrela,
albiste bakoitzaren gaia zein den azkar gogoratzeko.

- Gogokoak jasotzaile bati bidaltzeko. Zure gogoko albiste guztiak bidaltzeko aukera izanen duzu,
edo zuk aukeratutakoak, posta elektroniko batera.

3. AZPIKO MENUA
Beheko aldean 4 lotura ditugu:
A. Web mapa. Web maparen orrira eramanen zaituen lotura. Orri horretan lotuak aurkituko dituzu gure ataria osatzen duten atal eta orri guztiak.
B. Laguntza. Erabiltzailea gidatzeko orrirako sarbidea da.
C. Bidali zure galderak. Lotura honek beste posta elektroniko bat irekiko du eke@euskarakultur.org elkargora zuzendua, zure kontsultak edo galderak guri bidaltzeko.
D. Lege oharra

Bukatu al dugu? Momentuz bai, baina gure hizkuntza eta kulturarentzako erreferentziazko topalekua eraiki nahi dugu, zuk lagunduta eta zurekin elkarlanean.
Inolako zalantzarik baduzu, jo ezazu mesedez guregana. Horretarako, bidali posta elektroniko bat zuri harrera egiteko eratu dugun eke@euskarakultur.org helbidera.
Eskerrik asko.
Euskara Kultur Elkargoa |
|