Sarea
Society
|
Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastolaren aldeko jaialdiak egingo dira ostiralean Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan
Lodosa-Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastola diruz laguntzeko ekimen berezia egingo du etzi Arizmendi Ikastolak Debagoienako (Gipuzkoa) hiru herritako plazetan: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? lelopean, hainbat ekitaldi izango da arratsaldeko 14:30etik aurrera.
Plaza bakoitzeko lurrean Ibaialde ikastolaren logoa jasotzen duen pankarta handi bat jarriko da, eta hura txanponez betetzea izango dute parte-hartzaileek helburu.
|




Return





