2012/05/18 09:35

Jarduerak

Mikro-ipuinak

2011  2010  2009  2008  2007  2006 

SARIAK

LEHEN SARIA


UDAZKENA

Udazkeneko egun zoragarri bat zen. Gaztainondo zaharkitua jada usteldua zegoen: soilik bi hosto zituen zintzilik, biak elkarri begira. Eta goizeroko erretorika zen ea nor erori behar zen lehenik jakin nahi izatea, bizitzari lotu nahian.
Haize bolada batek biak bota zituen kolpean, bizitzak dakien moduan.

MIKEL ONSALO LEZEA
(Intze), 13 años, DBH 2

Instituto Amazabal de Leitza


OHOREZKO AIPAMENA

TXIKIPUIN

Orain fantasia bat marraztu ahalko nuke,
baina ez dut egingo.

Orain istorio bat kontatuko nuke,
baina ez dut egingo.

Orain bertso bat marraztu ahalko nuke,
baina ez dut egingo.

(Nire aita ta ama
Bereiztuak daude
Baina etzait inporta
Niri bate ere)

Orain komiki bat egingo nuke,
baina ezin dut egin.

Hau dena ez dut egingo, ipuin txiki bat baizik.

Bazen behin hain txikia zen gizon bat,
ipuin honetan sartzeko bilatu nuela
eta ez nuen aurkitu.

ULISES DOMECH VILLAR
(Aquiles) , LH 6

Colegio Público San Francisco de Pamplona


OHOREZKO AIPAMENA


ABARKAK

Arratsalde bat zen. Abarkak erostera joan nintzen Tolosara. Abarka piloa zegoen, eta ez nekien zein aukeratu.

Azkenean, errusiar katiuskak aukeratu nituen, “ingurutxo” dantzan aritzeko, vodka eta guzti.

PATRICIA VICENTE BRACETE
(Patxintxi Paiz), 13 años , DBH 2

Instituto Amazabal de Leitza


OHOREZKO AIPAMENA

NIRE LILIA

Ate hartatik sartu zen nire bizitzako lilia. Bihotza mila taupadetan. Formula bateko autoa bezain bizkor zihoan nire motorra; lehertu beharrean, mila zatitan puskatzera zihoan.
Bere gorputz kurbatua niregana gerturatzen zen poliki-poliki, denbora gelditzear zelakoan. Bere ezpain lodiak nire aurpegirantz hurbildu zituen xamurki. Eta, muxuaren esperoan nintzelarik, ele robotikoek belarri ondora “goizeko zazpiak” xuxurlatu zidaten.

Arranopola!

JUDIT SAIZAR ARDANUY
(Kulpita), DBH 3

Instituto Amazabal de Leitza


OHOREZKO AIPAMENA

Non ote zegoen? Hiru ordu zeramatzan basamortua zeharkatzen. Harritzekoa zen han berorik ez egitea. Orduan, hiri bat ikusi zuen. “Hiri bat hemen?”, zioen .

Ez zegoen gizakien arrastorik. Haizearen mugimendurik ez zen nabarmentzen. Pertsona hura bakarrik zegoen, leku idor eta isil hartan. Ez zuen bizirik asko iraungo. Janari bila joan zen, etxeetako edozein txokotan jateko zerbait aurkitu nahian. Bat-batean, trumoi hotsak entzun ziren. Hiria apurtzen joan zen, basamortuaren erdian zulo erraldoi bat sortu zen, han zegoen guztia irentsiz.
–Denbora bukatu da!–, esan zuen irakasleak.

JAVIER ARMIJO PRADALES
(Haria-erlojuari Irakasleak egina)

DBH 3. Ikastola Paz Ziganda de Villava


FINALISTA

DEABRUAK LANGABEZIAN

Aita santuak infernua metafora bat zela esan zuenetik, deabruak lapiko eta sarde artean langabezian geratu ziren. Baina deabruak leloak ez direnez, denak lan on batekin amaitu zuten, ogibide desberdinak bilatuta. Abenturak eta ariketa fisikoa gustukoa zutenak lapur, soldadu edo diruz ordaindutako hiltzaileekin bat egin ziren. Beste batzuk nahiago izan zuten hitzekin jolastu, berbak pozoi bihurtzeko; horiek irrati esatari bihurtu edo politikan buru-belarri sartu ziren; bestalde, denbora pasa bezala, zaharrei lapurtu edo apaiz agertzen ziren.

Azkenean bezero barik geratu ziren, ze kristau kopurua gutxituz infernuko ziegak karaoke bihurtu ziren; horregatik, karakolen bat belarrira eramanda bafleen pitada entzuten da.

MIKEL JIMENEZ VICENTE
(Gorriti), 12 años, ESO 1

IES La Paz de Cintruénigo


FINALISTA

HITZ KONTATZAILEA

Bazen behin Patxi izeneko mutiko bat, 11 urte zituen ea berezitasun bat zuen: hitzak kontatzen zituen.
Patxi egun horretan etxetik atera zen eta lagunekin elkartu zen, errubioa eta begi urdinekoa zen.
–Kaixo Patxi–, esan zuen bere lagun Aitorrek.
–Bi–.
–Bi zer?–, galdetu zion.
–Bi hitz esan dituzula-, Patxik.

Ibiltzen hasi zirenean, gizon batek entzun eta esan zuen:
–Zuk hitzak kontatzen al dituzu?–
–Bost–
–Oso ongi–, mintzatu zitzaion.
–Jendeari hitzak kontatzen lagundu nahi diozu?–
–Bai noski–

Eta horrela jendeari laguntzen hasi zen, eta ni ipuin honen hitzak kontatzera joan nintzen.

JON BARANDIARAN ZIORDIA
(Rino), LH 6. Curso

Colegio Público San Francisco de Pamplona


FINALISTA

NIRE BIZITZA

Denbora asko egon naiz ilunpean, ezer egin gabe, geldirik, familiako guztiekin nire inguruan. Gaur, leku beltz eta aspergarri horretatik atera eta lanean hasi naiz. Idazlan bat egiten egon naiz bi orduz, eta orain oso nekatuta nago, baina, zorionez, atsedena eman didate. Ordu bete pasa ondoren, Matematikako ariketak jarri dizkidate; zailak ziren arren, ongi atera zaizkit. Ingelesean, urduri jarri naiz, eta oso mantso idatzi dut; horren ondorioz, denbora gehiago behar izan dut mahai gainean.
Azkenean, tragedia bat suertatu zait: ezin nuela gehiago idatzi. Dena galduta zegoela pentsatzean, tinta kartutxo berria sartu didate boligrafo bat bait naiz. Horrelakoa da gure bizitza.

PELLO LASA APEZETXEA
Lehen Hezkuntzako 6

Colegio Público San Francisco de Pamplona


FINALISTA

MUNDUKO IPUINIK LUZEENA

Behin batean, bazen ume bat Iruñean, mikroipuin bat egin behar zuena. Txominek ideia asko zituen, eta denak apuntatzen hasi zen, baina zortzi orri ideiez beteta atera zitzaizkion, eta gutxi batzuk aukeratu zituen. Hala ere, ideia pila bat zeukan, eta idazten hasi zen, kapituluak eta kapituluak eta kapituluak. Lehiaketa eguna iritsi zen. Ipuina prest zegoen, baina akats bat zeukan, 4.000 orri zeuzkan. Hala ere, lehiaketara eraman zuen, eta mikroipuin hoberenaren saria lortu ordez, munduko ipuinik luzeenaren saria lortu zuen.

ANDER BARANDIARAN ZIORDIA
(Patxi Potxi) LH 6. Curso

Colegio Público San Francisco de Pamplona


FINALISTA

AZKEN SOLAIRUA

Azpian dudan solairua. Gauza on guztiak bukatzen eta berriro hasten diren solairua. Aurrekoa baino isilago eta hurrengoa baino zaratatsuagoa.
Bukaerako pisu horretara iristeko, bizitza osoko solairuak garatuak izan behar dira. Eta han erorita (eserita?)nago, azken solairu horren atariaren aurrean dagoen eskaileran. Ireki egin da.
Ez da solairu bat, igo ditudan pisu guztien oroimena baizik. Azpialdean dudana.

XABIER OLAZ MORATINOS
(Xepe), 15 años, DBH 4

Ikastola Paz Ziganda de Villava


FINALISTA

ATE MISTERIOTSUA

Bazen behin neska oso pobre bat. Egun batean basora joan zen, eta ate bat aurkitu zuen baso erdian. Ate erdia zurezkoa zen eta beste erdia urrezkoa; neska pentsatu gabe sartu zen eta barruan gela handi bat urrez beteta zegoen. Neska pentsatu gabe urrea hasi zen hartzen, baina konturatu zen neska bat zegoela gelan.
–Nor zara zu?–, galdetu zion neskak, eta bat-batean bere etxean agertu zen urrez inguratuta.

RUBEN JIMENEZ ETXARRI
(Feuili), DBH 1

Instituto Eunate de Pamplona