Iruñean, 2010eko urtarrilaren 24an, Angel Erro, Inma Errea, Toño Muro eta Aingeru Epaltza, 2010ean EKE eta Pamielak antolatu duten V. Mikro-Ipuin lehiaketaren epaimahaia, aurtengo edizoko saridunak hautatzeko bildu dira.
Epaimahaiaren iritziz, ez da erraza izan hautaketa egitea, franko baitziren saridun izateko merezimenduak zituzten lanak. Sail bakoitzean bat baizik ezin hautatu, ordea, eta hauek izan dira aurtengo sarituak:
- Lehen Hezkuntzan Goilara Hiltzailea deitutako ipuina da irabazlea . Ipuin horri, erakutsitako fantasia eta umorea, istorioa oso lerro gutxitan garatzeko manera eta haren barne-garapenaren koherentzia aitortu dizkio epaimahaiak, bai eta gauzak kontatzeko orduan irudiak baliatzeko trebezia ere.
- Bigarren Hezkuntzan, berriz, Poltsikoetan izeneko lana da irabazlea. Horren kasuan, erritmoa, hizkuntzaren erabilera minimalista, irudien sekuentziazioa eta transgresio batean txirikordatzen diren, ekintza, pentsamendu, sentipen eta emozio kontraesankorren kateatze laburra bezain zehatza baloratu ditu epaimahaiak.
Irabazleaz gain, epaimahiak beste sei ipuin finalista ere hautatu ditu:
Lehen Hezkuntzan:
- Erlojuan
- Dibertibasura
- Harri kozkorra
Bigaren Hezkuntzan:
- Ondo lo egin
- Ane gaixoa
- Kolpeen mina bihotzean
Plikak ireki ostean, hauek dira ipuin saridunen izenak:
Lehen Hezkuntzan:
- Goilara Hiltzailea: Aaron Arbizu Alberto. Arrano Beltza ikastetxea. Iturmendi.
Bigarren Hezkuntzan:
- Poltsikoetan : Amaia Sanchez Hualde. Paz de Ziganda Ikastola.Atarrabia.
Bestalde, ipuin finalisten izenak honako hauek dira:
Lehen Hezkuntzan:
Erlojuan: Mikel Castillo Graziarena. Ikastola Labiaga. Bera.
Dibertibasura: Paulo Ramos Sumadle. Ikastola Tantimairu. Lesaka.
Harri kozkorra : Oihana Amorós Abrego. Ikastetxe Publikoa. Arantza.
Bigarren Hezkuntzan:
Ondo lo egin: Nahia Mitxelena Vaquero. Toki Ona Institutu Publikoa. Bera.
Ane gaixoa: Irantzu Garzaron Rupérez. Berriozarko Institutu Publikoa.
Kolpeen mina bihotzean: Bidane León balentzia. San fermin Ikastola, Zizur Nagusia.
Iruzkin orokorra:
Lehiaketara aurkeztutako lanen kopuruaz gain (aurten 1.600 lan inguru aurkeztu dira), epaimahaiak haien kalitatea azpimarratu nahi du. Izan ere, kalitate-maila oneko lan asko aurkeztu dira aurtengo ediziora, hala Lehen Hezkuntzan nola DBHn. Horrekin batera, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanen beste ezaugarri bat aniztasuna izan da, halako eran non idazlanek gure gazteek darabiltzaten gai, kezka, amets eta literatur asmo askotarikoak islatzen baitituzte. Azkenik, agerian gelditu da, baita ere, irakasle askok hartutako konpromisoa eta egindako lana, haien ikasleen urratsak literatur sormenera bideratze aldera.
EKEren eta Pamielaren izenean, esker anitz aurtengo edizioan parte hartu dutenei, bai irakasle baita ikasleei ere.