Jarduerak
Mikro-ipuinak
|
OINARRIAKEuskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Etxeak «Mikro-Ipuin Lehiaketa»ren bostgarren edizioa deitu du. Lehiaketa hau Nafarroa osoko ikastetxeetan euskaraz ikasten duten ikasleei zuzendurik dago.
OINARRIAK
1. Lehiaketa honetan Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleek parte hartzeko aukera izanen dute.
2. Obrek euskaraz idatzitako ipuinak izan behar dute.
3. Obrak jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira eta ez dira beste inongo lehiaketako epaiaren zain egongo.
4. Ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango ditu.
5. Irakasleak talde bakoitzeko lanak bilduko ditu eta, era berean, EKEren egoitzan –Zapateria kalea 50, 1º. 31001 Iruña– aurkeztu edo postaz bidaliko ditu; bestela, posta elektronikoaren bidez, eke@euskarakultur.org helbidera.
6. Lehiaketan aurkeztutako lanak goitizenaz sinatu beharko dira eta, testuarekin batera, gutunazala entregatuko da, barnean testuaren izenburua, goitizena, idazlearen izena, adina, ikasturtea, ikastetxea eta helbidea idatzita. Posta elektronikoz bidaliz gero, datu guztiak beste dokumentu berezian joan beharko dira.
7. Obrak onartzeko epea 2010eko azaroaren 30ean amaituko da.
8. Euskara Kultur Elkargoak izendatuko du adituen epaimahaia erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean; epaimahai horrek, edonola ere, ez du ez egileen izenik ez izengoitirik ezagutuko.
9. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da eta 2011ko urtarrilaren 15ean argitaratuko da.
10. Oinarri hauetan ezarritako datei dagokienez, aurkezturiko obren kopurua espero baino handiago izatera, atzerapena izan liteke. Horren helburua, epaimahaiak epaia emateko denbora nahikoa izatea da.
11. Sariak: Bi Lehen Sari emango dira; bat, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eta beste bat, Bigarren Hezkuntzakoentzat.
12. Pamiela Argitaletxearen liburu sorta bana emanen zaio kategoria bakoitzean irabazle gertatuko den mikro-ipuinaren egileari. Bestalde, epaimahaiak erabakiko du, kontuan hartuz ipuin irabazleen orijinaltasuna eta kalitatea, zein ikastetxetan eginen den ikasle, irakasle eta artista gonbidatuarekin ospatu ohi den sari banaketaren ekitaldia. Aurtengo edizioan artista gonbidatua Asisko Urmeneta da.
13. Epaimahaiak egoki iritzitako ohorezko aipamenak eman ditzake.
14. Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta, epaimahaiaren irizpidearen arabera, ezein obrak behar bezalako merezimenduak ez baditu. Era berean, epaimahaiak ahalmena izango du sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.
15. Aurkezturiko obrak bere esku izango ditu EKEk eta, egilea aipatuz betiere, bere webgunean edo beste komunikabide edo euskarrietan argitaratu ahal izango ditu. Egileek beren eskubideak lagatzen dizkiote EKEri.
16. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren epaia erabat onartzea dakar berekin.
Iruña, 2010/09/15
|







