2012/05/18 09:39

Jarduerak

Beste jarduerak

UDALBILTZA/UDALBIDEREKIN HITZARMENA

2002 urteaz geroztik , EKEk UDALBILTZA/UDALBIDErekin hitzarmen bat urtero sinatzen du. Hitzarmenaren xedea da laguntza ematea, EKEk lantzen dituen hainbat ekitaldi burutu ahal izateko.

2011ko apirilaren 14an, UDALBILTZA/UDALBIDE Elkarlan Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak EKEk urte honetarako laguntza onartzea erabaki zuen. 

EKE ETA IRUÑAKO PLANETARIO HITZARMENA

2011ko irailaren 23an, EKEk Planetarioarekin hitzarmen bat sinatu zuen.

Hitzarmen honi esker, EKEk Fundazioko lankide bat eskaini dio Planetarioari IZAR ESKOLA deitutako programa euskaraz garatzeko.

Ekitaldi hori Nafarroako ikasleei zuzenduta dago, ikastetxeetako ikasgaiak osatzeko.

PDF Dossier

 

 

ADIORIK EZ. JOXEMIEL BIDADOR (IRUÑEA,1970-2010)

2011ko martxoaren 25ean, EKE eta Pamiela argitaletxeak Joxemiel Bidador zenaren Hutseaniko hazkurria eta beste poesia liburuaren aurkezpena Iruñeko Planetarioan egin zuten .

Planetarioko atarian txistulariek agurra eman ondoren, hainbat poeta, idazle, kulturgile eta musikarik Bidadorren poemak irakurri zituzten oholtzan, Ismael Yagüe, Nestor Salaberria eta Itziar Perez de Zirizak joko zuten musikaz lagundurik, giro bero eta hunkigarria sortuz.

Poesiak entzuten ari ziren bitartean, bi marrazkilari margotzen aritu ziren.

Ekitaldia amaitutakoan, otamen bat eskainiko zen, lagunarteko giroan bukatzeko.

XXI. MENDE HONEN HASIERAN, 2000-2005 TARTEAN HERRIKA, HIZKUNTZA EREDU BAKOITZAK DUEN INDARRA ETA JOERAREN NEURKETA

EBLULEKIN HITZARMENA

2008ko maiatzean, Euskara Kultur Elkargoak eta European Bureau for Lesser Used Languages EBLULek lankidetza akordioa sinatu zuten Iruñean. Akordio horren bitartez, Europar bulegoaren ordezkaritza bere eskuetan hartzen du EKEk Nafarroan. Hitzarmenaren helburua euskarak Nafarroan bizi duen egoera hobetzeko EBLULen jarduna indartsuagoa eta eraginkorragoa egitea da.

Ildo horretatik gogoratu behar da European Bureau For Lesser Used Languages (EBLUL) bulegoa Europako Kontseiluaren aholkularia dela hizkuntza kontuetan, eta arlo horretan jardunean ari diren zenbait erakunderekin harremanak eta lanak izaten dituela: besteak beste, Europako Legebiltzarra, UNESCO, OSCE, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseilua eta Giza Eskubideen Aldeko Nazio Batuen Goi Mandatariarekin.

PARLAMENTUKO PONENTZIA

2004an, Nafarroako Parlamentuak Hizkuntza Politikari buruzko Ponentzia osatu zuen eta bertan gizarte eragile guztiek aurkeztu zuten beren iritzia. Gure Elkargoa ere gonbidatu zutenez, gure txostena aurkeztu genuen, egoeraren diagnosiak eta aurrera begira euskararen normalizaziorako zenbait proposamen eginez.
Hizkuntza Politika aztertzeko Ponentzia 2004ko irailetik gabonak arte aritu zen. Euskararen Legearen eta Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoak (EBLUL) 2004ko urtarrilean Nafarroari buruz aurkezturiko txostenaren gainean lan egiteko asmotan, “adostasunerako diagnostikoa eta oinarriak ezartzeko”, bultzatzaileen hitzetan. Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoak (EBLUL) 2004ko urtarrilean Nafarroari buruz aurkezturiko txostena eta Euskararen Legea izan ziren horretarako abiapuntuak, eta bost lan ildo ezarri ziren: administrazioa, irakaskuntza, komunikabideak, Internet eta unibertsitatea. Ponentziak ez zuen inongo emaitzarik eman, batez ere Parlamentuan ziren alderdi politikoen arteko desadostasuna zela eta.

EKEk aurkeztu zuen txostena laburbilduz, honako hauek dira gure proposamenak eta asmoak:
Beharrezkoa da gaur egungo hizkuntza politikaren berrikuspena bultzatzea. Modu horretan, Nafarroako hizkuntza politikak bere gain hartu behar ditu, besteak beste, gaur egun ukatzen dituen gauza hauek:

  1. Administrazio banaketak ezin dira hizkuntzaren sustapenerako oztopo izan.
  2. Bizitza publiko eta pribatuan hizkuntzaren ahozko eta idatzizko erabilera erraztu eta bultzatu behar da.
  3. Egoki diren maila guztietan hizkuntza gutxituak irakasteko eta ikasteko modu eta bitartekoak ematea.
  4. Unibertsitatean eta zentro baliokideetan hizkuntza gutxituen ikasketak eta ikerketak bultzatzea.
  5. Diskriminazio positiboa martxan jartzea.
  6. Hizkuntza hau erabiltzen duten taldeek adierazitako behar eta nahiak kontuan izatea.

Jaitsi: euskaraz / gaztelaniaz

EUSKARARI ZOR ZAIONA KANPAINA

Oinarriak bultzatutako kanpaina honek gure laguntza jasotzen du 2000. urteaz geroztik. Errenta aitorpena egiterakoan euskalgintzarentzako diru bat ematea da kanpainaren xedea. Bildutako diruarekin euskarari lotuak dauden proiektuei diruz laguntzen zaie: besteak beste, Berria, Nabarra Aldizkaria, UEU, Euskalerria Irratia eta AEK, etorkinentzako oinarrizko euskara ikastaroak.

PDF Errentaren Triptikoa.

AURREMATRIKULAZIO KANPAINA

Sortu garenetik, aurrematrikulazio kanpainak bultzatu egin ditugu. Gure ikuspegitik aurrematrikulazio kanpainak oso garrantzitsuak dira, eta eragile desberdinekin batera eraman ditugu aurrera.

Ekimena honen bidez, Nafarroako Gobernuak betetzen ez duen lana egiten ari gara, Hezkuntza Sailak ez baitu haurrak euskaraz matrikulatzera animatzen edo D ereduaren eskaintza zabaltzen.

Aurrematrikulazio epean egiten den kanpaina honetan, kartela eta foiletoak kaleratzen dugu urtez urte, eta gehigarri gisa sartzen da Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietan. Azkeneko urtetan, bus geltokietan kartelak paratu ditugu, eta iragarkiak ere zenbait irrati eta aldizkaritan.

2003-2007 2008-2011

NAFARROA OINEZ INKESTA

Nafarroan urtero antolatzen den ikastola baten aldeko festan egiten dugu inkesta hau. Inkestaren helburua Nafarroa Oinez-eko parte hartzaileen profila lortzea da, baita beren gogoak, beharrak eta eskaerak jakitea ere.

2008. urtean Iruñean burutu zen inkesta, Jaso Ikastolak antolatutako festan.

Ateratako emaitzen lerro nagusiak hauexek izan ziren:
Parte hartu zutenen % ko : % 55.59 emakumezkoak ziren eta, adinez, 18-25 urte bitartekoek (%29,06) eta 26-35 bitartekoek (%14,91) nagusitasuna dute. Bertaratu zutenen ikasketa maila altua mantentzen da. Bestaldetik euskaldunen portzentaia igo da, zeren % ko 64,62 ak hitz egiten du eta % ko 19,75a ikasten ari da.
Gehienok nafarrak ziren, eta inguruko jende asko zegoela azpimarratzen da, baita ikastolarenganako gertutasuna eta inplikazio maila. Gero eta zabalago eta gero eta hobeto baloratzen den jaia dela diote, urtez urte hurbiltzen direnen fideltasuna mantentzen da eta balorapen orokorra ona dela, batez ere garbiketa mailari begira.

PDF Inkestaren Emaitzak.

2007. urtean Bianan burutu zen inkesta, Erentzun Ikastolak antolatutako festan.

Ateratako emaitzen lerro nagusiak hauexek izan ziren:
Parte hartu zutenen % ko 54,4 emakumezkoak ziren eta, adinez, 18-25 urte bitartekoek (% 22,1) eta 26-35 bitartekoek (% 18,6) nagusitasuna dute. Bertaratu zutenen ikasketa maila altua mantentzen da, eta gauza bera euskaldunen portzentaia, zeren % ko 55,1ak hitz egiten du eta % ko 22 a ikasten ari da.
Gehienok nafarrak ziren, eta inguruko jende asko zegoela azpimarratzen da, baita ikastolarenganako gertutasuna eta inplikazio maila. Gero eta zabalago eta gero eta hobeto baloratzen den jaia dela diote, urtez urte hurbiltzen direnen fideltasuna mantentzen da eta balorapen orokorra ona dela, batez ere garbiketa mailari begira.

PDF Inkestaren Emaitzak.

2004. urtean, Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta Taller de Sociologia enpresarekin bat inkesta Lizarran egin zen, Lizarrako Ikastolaren aldeko festan.

Ateratako emaitzen lerro nagusiak hauexek izan ziren:
Aurtengo festan parte hartu zutenen artean gehienak nafarrak ziren (ia % 64). Parte-hartzaileen gehiengoak, halaber, euskararen eta ikastolen alde egiteko parte hartu zuen, eta argi zuen dirua Lizarra Ikastolak baliatuko zuela. Gehienek antolaketa lanak ontzat eman zituzten. Milatik gora laguni egin zieten Lizarran bertan inkesta, eta partaideen profila, 34 urteko emakumea zen, familiak lagunduta joandakoa.

PDF Inkestaren Emaitzak.