2012/05/18 09:48

Jarduerak

Topaketak

HAUSNARKETA MAHAIAK

2006tik aurrera, eztabaidarako topaketa mota berria jarri dugu martxan: talde txikitan lan egiteko asmoz, hausnarketa mahaiak hasi gara antolatzen, publikoari zabaldu gabe.

EKEk antolatutako ekimen honen helburua da euskarak Nafarroan duen balorazio, onarpen eta egoeraren berri jakitea, betiere euskaltzaleen munduarekin harreman zuzenik ez duten talde eta eragileen ikuspuntutik.
Orain arte, komunikabideak, justicia, ekonomia eta osasuna arloak dira orain arte jorratu ditugun esparruak.

Txostenak, eztabaidak eta iritziak bildu eta transkribatu egiten dira, aurrerantzean osatuko duten argitalpena prestatu ahal izateko.

EUSKARA ETA ELIZA KATOLIKOA

2008ko Otsaila

Euskara Kultur Elkargoak euskarari buruz antolatutako laugarren mahai inguru monografikoan, Elizan diharduten eragileak aritu ziren. Ekitaldia Iruñeko Tres Reyes Hotelean egin zen, ekainaren 23an. Mahai honetan, lau ponentzia izan zituzten abiapuntu eta, horien ondoren, eztabaida bizia garatu zen; gaiak gizartean dituen ikuspuntu desberdinen isla garbia, hain zuzen ere. Zehazki, elizaren eta hainbat kristau-talderen inguruko dozena bat lagunek parte hartu zuten.

Oraingo honetan hizlari izan ziren Jesús Goldaraz (filologoa eta Doneztebe, Legasa, Elgorriaga eta Narbarteko apaiza), Inaxio Azkoaga (Uitzi eta Gorritiko apaiza, Euskal Pastoraltzaren Sailekoa eta NUPen Irakaslea), Kepa Ezeolaza (apaiz, ikertzaile eta Euskal Filologian lizentziatua) eta Guillermo Múgica (teologoa eta Foro Gogoako partaidea). Mahaikide hauek aritu ziren: Juan Pedro Urabayen Mihura, Mertxe Berasategi, José Javier Solabre Heras, Mikel Aramburu, Javier Segura, Xabier Irrigaría, Juan Luis Lorda, Jose Javier Segura, Juan Ruiz, David Garcia, Conchita Corera, Gabriel de Pablo, Xabier Lasa eta Juan Apezetxea.

Jaitsi Argitalpena

EUSKARA ETA OSASUNGINTZA

2008ko Otsaila

Euskara Kultur Elkargoak euskarari buruzko bere laugarren mahai inguru monografikoan, Osasungintzan diharduten eragileak egon ziren. Ekitaldia Iruñeko Tres Reyes Hotelean egin zen, otsailaren 14ean eta dozena bat mediku, irakasle, ikertzaile eta bestelako profesionalek parte hartu zuten. Euskarak beren lan arloan duen egoeraz aritu ziren eztabaidan, hiru ponentzia oinarri harturik, eta bakoitzak bere iritzia agertu zuen.

Oraingo honetan hizlari izan ziren Francisco Errasti (CIMA Zuzendaria), Gabriel Delgado (Osagileen Elkargo Ofizialaren Presidentea eta Daniel Sánchez (AMIRNA).

Mahaikideak bezala, honako hauek: Ana Jiménez, Colegio Fisioterapeutas; Blanca Marín, Directora Escuela UPNA Enfermería; Javier Irurtia, Periodista Col. Of. Enfermería; Patricia Segura, Dra. Clínica San Juan de Dios: Marimar Horcada, Asociación de Matronas. HVC; Juan Pedro Arbizu, AECC; Patrizia Arnedo, TEL. CS Solchaga; Juan Carlos Sánchez de la Nava, Sindicato Médico; Jesús Yerro, Jefe Enfermería C. San Juan de Dios; Yolanda Yoldi, Directora Clínica San Miguel.

Jaitsi Argitalpena

EUSKARA ETA EKONOMIA ETA ENPRESA

2007ko Ekaina

Euskara Kultur Elkargoak euskarari buruzko bere hirugarren mahai inguru monografikoa egin zuen joan den ekainaren 5ean, oraingo honetan ekonomiako eta enpresa munduko ordezkariekin. Ekitaldia Iruñeko Tres Reyes Hotelean egin zen, eta hogeiren bat ekonomilarik, enpresaburuk, marketing-espezialistak eta bestelako profesionalek parte hartu zuten. Euskarak beren lan arloan duen egoeraz aritu ziren eztabaidan, hiru ponentzia oinarri harturik, eta bakoitzak bere iritzia agertu zuen.

Honetan, txostengileak izan ziren: Dámaso Munarriz, Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendaria; Elisabet Azcarate, Nafarroako Merkataritza Federazioko kudeatzailea, eta Sixto Jimenez, enpresaburu eta ekonomilaria.

Mahaikideak bezala, honako hauek: Javier Osés ACR construcciones enpresakoa;Rosa Maria Cortés, urteko emakumezko enpresaburua; Mikelva y Serco cosido industrial enpresakoa; Fernando Cortes, Mikelva y Serco, automobil-industria; Alfredo Casares, El Corte Inglés; Fermín Cilveti, Lácteos Belate enpresako enpresaburua; Patxi Ceberio ANEL (Frenos Iruña-ko zuzendari nagusia) ; Juan Pablo Eugui. Acciona Biodiesel; Javier Taberna Jiménez, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea; Emilio Huerta, ekonomia aplikatuko katedraduna, NUP; Juan Bautista Astigarraga. Ekonomilari eta abokatua; Félix Sola Arrese, Nafarroako Rural Kutxako marketing-zuzendaria; Alfonso Uitzi Alonso, Euskadiko Kutxako marketing-zuzendaria Nafarroan; Patxi Tuñón, ekonomilaria; Miltxo Arrarás, Acciona Solar; Jesús Muruzábal, Nafarroako Comptos Ganberako auditorea; Ángela Sabalza, CPAEN-NNPEK kontseiluko sustapen-zuzendaria; Alberto Nadal, automobil-industria.

Jaitsi Argitalpena

EUSKARA ETA JUSTIZIA ARLOA

2007ko urtarrila

25ean, Iruñeko Hiru Errege Hotelean, bigarren mahai monografikoa egin genuen, oraingoan Justizia eta Zuzenbide arloko zenbait lagunekin.
Aurrekoan egin zen bezala, hiru ponentzia izan zituzten abiapuntu eta, horien ondoren, euskarari buruzko eztabaida garatu zen, bakoitzak bere lan esparruan eta bakoitzaren ikuspuntutik habiatuta.
Honetan, María Jesús Aranda, Nafarroako Arartekoa;Juan Manuel Fernández, Nafarroako Auzitegi Gorenaren lehendakaria eta Alfredo Irujo, Nafarroako Abokatuen Elkartekoa, izan ziren txostengileak.
Hona partehartzaile guztien zerrenda: Eduardo Mata, epailea; Ana Clara Villanueva,abokatua; Begoña Olaskoaga, Berriobeitiko Udal idazkaria; Javier Horcada, Iruñeko Udal idazkaria; Luis Gabilondo, Arartekoaren Bulego burua; Enrique Mateo, Arartekoaren aholkularia; María Arantzazu Jiménez, Irache Elkartearen abokatua; José María Idoate,INAPeko letratua; Miguel Angel Abarzuza, magistratua; Esther Erice, magistratua; Nekane Iriarte, Nafarroako Legebiltzarreko letratua eta Angel Sanz, UGT Sindikatuko letratua.

Jaitsi Argitalpena

EUSKARA ETA KOMUNIKABIDEAK

2006ko azaroa

Lehendabiziko mahaia 2006ko azaroaren 13an egin zen eta komunikazio munduan lan egiten duten profesional eta adituak izan ziren mahaikide.

Aretoan bildu ziren profesionalek hiru ponentzia izan zituzten abiapuntu eta, horien ostean, euskarari buruzko eztabaida garatu zen: egun bizi dituen arazoak, komunikabideetan izaten duen trataera, eta gure hizkuntza honek Nafarroan –bere sorlekuan– duen egoera berezia.

Bertan bildu ziren lagunek komunikazio munduaren hainbat arlotan lan egiten dute, eta ez ziren etorri haien instituzio edo enpresen izenean hitz egitera, hau da, bakoitzak bere iritzia ekarri zuen.

Alicia Gómez Montano, RTVE Informe Semanal saioko Zuzendari; Carlos Pérez Conde, kazetaria eta irrati esataria eta Carlos Gil, Nafarroako Legebiltzarreko prentsa burua izan ziren hiru txostengileak.

Parte hartu zuten beste guztiak, hauek izan ziren: Jose Murugarren, Diario de Navarra egunkariko Nafarroa ataleko erredaktoreburua; Patricia Amigot, Gizarte Soziologiako irakaslea NUPn; Mikel Muez, El País egunkariko kazetaria; Sonia Valero, doan banatzen den Iruña al Día astekariko zuzendaria; Joaquin Ansa, Nafarroako Marketing Klubeko zuzendaria; Pablo Muñoz, Diario de Noticias egunkariko zuzendaria; César Oroz, Diario de Navarra egunkariko zutabegile grafikoa; Xabier Gonzalez, Nafarroako Alberdi Sozialistako prentsa arduraduna; Ana Valencia, Nafarroako RTVEko kazetaria eta aurkezlea; Julian Oria, Heda Comunicación S.L. enpresako kidea; Kike Diez de Ultzurrun, kazetari eta itzultzailea eta Javier Pagola, Medicus Mundi erakundeko prentsa arduraduna.

Jaitsi Argitalpena