2012/05/18 09:42

Jarduerak

Topaketak

JARDUNALDIAK

EKE egun bateko Jardunaldia antolatzen ari da urtero, mintegi monografiko gisa eta urte bakoitzean gai desberdina lantzen da, betiere euskararen gaurkotasunari lotuta.

Hitzaldi eta eztabaidak liburu batean bildu eta urtero argitaratzen du Elkargoak.

2006

"Euskarari buruzko araudiak euskararen lurraldeetan". Euskararen oraingo egoera juridikoari buruzko argazkia eman nahian, mahai inguru bat antolatu genuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2006ko urriaren 4an. “Euskarari Buruzko Araudiak Euskararen Lurraldeetan” izenburupean, hizlari hauek aritu ziren: Patxi Baztarrika, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; Jean Claude Iriart Jauna, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendaria eta, Nafarroatik, Iulen Urbiola Loiarte Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria. Pedro Pegenaute Garde Jauna, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaria, gonbidatu genuen baino ezezkoa eman zigun.

2005

Catalá, Galego, Euskara. Hizkuntza Politikak XXI. mendeari begira. Kataluniako Miquel Pueyo i Paris, Galiziako Maria Sol Lopez Martinez eta Eusko Autonomia Erkidegoko Patxi Baztarrika, hiruak Gobernu Autonomoetako Hizkuntza Politika buruak, bildu ziren lehendabiziko aldiz, egoerak, arazoak eta soluzioak aztertzeko eta elkarren artean trukatzeko.

Jeitsi Argitalpena: eleanitza

2004

Euskara. Nafarroa. Etorkizuna. Euskararen legea, inkesta soziolinguistikoaren azken emaitzak eta horrelako elementuak kontutan harturik, Nafarroan bizi den errealitate berriaren aurrean, gure gizartean elkarrekin bizi diren ikuspuntu ezberdinak plazaratzea eta eztabaidatzea izan zen gure xedea. Horretarako, Juan Cruz Alli, Javier Marcotegi, Roman Felones, Miguel Izu, Paula Casares eta Aingeru Epaltza txostengileak bildu genituen Hiru Errege hotelean. Horretaz gain, beste zazpi komunikazio aurkeztu ziren jardunaldian, zazpiak interesgarriak. Hori guztia urteko argitalpenean bildu zen.

Jeitsi Argitalpenak: euskaraz / gaztelaniaz

2003

Euskal Herriko III. Inkesta Soziolinguistikoa. E maitzen azterketa, Nafarroako datuei begira. Gregorio Monreal (UPNA), Miren Mateo eta Jon Aizpurua (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila), Xabier Erize (Euskal Filologian Doktorea) eta Estebe Petrizan (Nafarroako Hizkuntza Politikako Zuzendari ohia) izan ziren txostengileak.

Jeitsi Argitalpena: euskaraz

2002

Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Karta eta nola garatzen den Europan, Espainian eta Nafarroan aztertzea izan zen jardunaldien xedea. Hizlariak hauexek izan ziren: Eduardo J. Ruiz, Deustuko Unibertsitatekoa, eta Virginia Unamuno, Pompeu Fabra Unibertsitatekoa eta, horiekin batera, Nafarroako Legebiltzarraren Presidentea zen Jose Luis Castejon, besteak beste.

Jaitsi Argitalpena: euskaraz / gaztelaniaz / ingeleraz

2001

Euskararen egoera juridikoa Nafarroan. Hizkuntzen Urte Europarraren ospakizunari lotuta eta Adineko Unibertsitatearekin elkarlanean. Bojan Brezigar jaunaren partaidetza izan zen azpimarragarria. Izan ere, hizkuntza gutxituen Europako Bulegoko presidentea izanik, bere harridura eta desadostasun sakona adierazi baitzituen euskarak Nafarroan pairatzen duen egoera dela eta. Iruñetik alde egin baino lehen, konpromisoa hartu zuen Nafarroan gertatzen ari den egoera anormal horri buruz txosten ofiziala egiteko. Handik hilabete batzuetara, EBLULeko bulegoak Nafarroari buruzko txostena aurkeztu eta, hartan, kritikak eta gomendioak egin zituen.

Jaitsi Argitalpena: euskaraz / gaztelaniaz