EUROPA: HARREMANAK ETA LANAK
Nafarroako egoera linguistikoa Europan ezagutarazteko eta beste hizkuntzekiko hartu-emanak estutzeko, Bruselako hizkuntza-erakundeekin harremanetan egoten saiatu gara etengabe.
2008
1. Uztailean (16-19), Elkargoko zuzendaria Lisboara joan zen International Academy of Linguistic Rights erakundeak antolatutako 11. nazioarteko konferentzian parte hartzeko. Konferentziaren gaia Legea, Hizkuntza eta Hiritartasun globala izan zen, eta bertan mundu osoko hizlariak izan ziren beren esperientziak, positiboak edo negatiboak, ezagutarazteko. Bilera ona izan zen, kontaktuak indartzeko eta zabaltzeko eta, era berean, erabilgarria, Nafarroako egoerari buruzko informazioa emateko.
2. Aniztasunaren Partzuergoaren Foroa-Partnership for Diversity Forum. Irailaren 11tik 13ra EBLULek Gdansk-en (Polonia) egindako jardunaldietan egon ginen. Topaketaren gaia “Language Policy and the Regions in Europe. Is the European Union serious about regional and minority languages?” izan zen. Bertan Europako Kontseiluko kideekin harremanak estutu genituen.
3. XII Foundation for Endangered Languages fundazioak antolatutako XII. Konferentzian parte hartu genuen. Konferentzia Leeuwarden-en, Holandan, izan zen; bertan Elkargoko zuzendari Iulen Urbiolak Euskarak Nafarroako hezkuntzan sisteman duen garapenaren inguruko hitzaldia eman zuen. Hona hemen: Threats to Language Immersion in Endangered Language Communities: The case of Navarre.
4. Azaroan, Cymdeithas izeneko gales hizkuntzaren aldeko erakundearen ordezkaritza Iruñera etorri zen egun bateko bisita egiteko, euskarak Foru Komunitatean bizi duen egoera gertutik ezagutzeko asmoz. Nafarroara egindako bisita Euskara Kultur Elkargoak kudeatu zuen, eta zenbait erakunderekin elkartzeko agenda osatu genuen: Xabier Azanza, Euskarabidea erakundeko zuzendariarekin; Euskalerria Irratiko egoitza bisitatu zuten eta, eguna bukatzeko, lan saio bat egin zuten EKErekin, Fundazioaren egoitzan, informazioa elkar trukatzeko.
5. Azaroan, Acadèmia Valenciana de la Llengua akademiak gonbidatuta, Elkargoko zuzendaria Valentziara joan zen, Euskarak Nafarroan nolako egoera duen azaltzeko.
2007
1. Aniztasunaren Partzuergoaren Foroa-Partnership for Diversity Forum. Irailaren 27tik 30ra, Vigo di Fazza-n, Italian, EBLULek egindako jardunaldietan egon ginen. Topaketaren gaia “Competing for success, exploring the issues in minority language broadcasting” izan zen. Bertan Europako Kontseiluko kideekin harremanak estutu genituen.
2. Europako Kontseiluaren Txostena. 2007ko irailean, Erregioetako zein Gutxiengoen Hizkuntzei Buruzko Eurokartak ezartzen duen ikuskapen prozedurari jarraipena emanez, Europako kontseiluak Madrilen elkartzeko deia egin ziguten, Nafarroaren egoeraren berri emateko. Gogoratu behar dugu ikuskapen prozedura bigarren aldiz egin dela Estatu espainolean. Lehenengo prozeduraren emaitzak Info-EKE IIan bilduta daude. Bilerak Europako Kontseiluak Madrilen duen egoitzan izan ziren eta, bertan Nafarroan euskarak bizi duen egoerari buruz hitz egin genuen; betiere, Eurokartak ezarritako betebeharren ildotik.
3. 2006an, Europako Kontseiluak, Swanseako Unibertsitateak eta Galeseko Abokatuen Elkarteak “Erregioetako zein Gutxiengoen Hizkuntzei Buruzko Eurokartak: erronka eta aukera legalak” izenburupean antolatuko jardunaldietan egon ginen. EKEko zuzendariak, Iulen Urbiola Loiartek, Nafarroako egoerari buruzko txosten bat aurkeztu zuen, Eurokartak ezartzen dituen betebeharrekin alderatuz. Txostenaren izenburua hau izan zen: “The Charter: a judicial instrument or a political instrument. The case of Navarre”. Bilera horren ostean, Europako Kontseiluko kideek aurkeztutako txostenetatik batzuk aukeratu zituzten, argitalpen bat osatzeko asmoz. Aukeratutakoen artean, Urbiolak aurkeztutako huraxe zegoen. Horretarako, txostena artikulu batean moldatu da. Liburua 2008an argitaratuko da.
2006
Aniztasunaren Partzuergoaren Foroa-Partnership for Diversity Forum. 2006ko ekainean Eskozian, EBLULek egindako jardunaldiak. Mintegi honetan antolatzaileek eskatuta EKEren zuzendari Iulen Urbiolak “Implementing the Basque Language Act within Navarre:the dark side of a linguistic policy (Euskararen Legearen aplikapena Nafarroan: hizkuntza politikaren alde iluna)” izeneko txostena.
Minorities – Law and rights Mintegia, 2006ko urrian, Bolzanon, Italian.
Europako Kontseiluak, Swanseako Unibertsitateak eta Galeseko Abokatuen Elkarteak, “Erregioetako Zein Gutxiengoen Hizkuntzei Buruzko Eurokartak: erronka eta aukera legalak” izenburupean antolatuko jardunaldiak, Swansean, Gales, 2006ko azaroan. EKEko zuzendariak “The Charter: a judicial instrument or a political instrument. The case of Navarre” izenburuko txostena aurkeztu zuen, hizkuntza eskubideen egoera Nafarroan eta Euro-kartaren betebeharrak miatuz, batez ere, estatuko eta hemengo arduradunen erantzukizunak
2005
Partnership for Diversity Forum 2005. Italiako Gorizzian egin zen EBLULek antolaturik, hizkuntza gutxituen balio erantsia aztertzeko asmoz. Aldi berean, topaketa horietan, elkargoko zuzendariak nazioarteko harremanak egin zituen hezkuntzaren arloan, nazioarteko kultur topaketa batzuen garapena sustatzeko Nafarroako euskarazko ikastetxeen eta Europako beste herrialde batzuetako hizkuntza gutxituetan ari diren ikastetxeen artean.
Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartak Espainian zuen aplikazioari buruz Europako Kontseiluak egindako 2005eko Txostena jaso eta zabaldu zuen EKEk. Era berean, berariazko argitalpen bat egin zuen (INFOEKE 2.) euskarak Nafarroan duen egoerari lotutako kontu oro biltzeko. Argitalpena gizarte, politika eta kultur arloko eragile guztien artean banatu zen.
2004
1.Aniztasunaren Partzuergoaren Foroa-Partnership for Diversity Forum. Flensburgen, Alemania, otsailean EBLULek egindako jardunaldiak. Bertan mugaldeetan dauden hizkuntza komunitateen harremanak ikertu ziren. Aldi berean, mugaz gaindiko harremanak garapen ekonomikoaren baliabide gisara aztertu ziren.
2.Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen bisita Iruñera, EKEk lagundurik. Era berean, lan agendak prestatu genituen adituek informazioa bil zezaten. Informazio horretan oinarriturik, 2005eko txostena osatu zuten Hizkuntzen Europako Kartak Nafarroan zuen aplikazioaz.
3.Forum Universal de las Culturas-Bartzelona 2004. Diálogos sobre la Diversidad Linguistica Sostenibilidad y Paz. Bartzelonan, Forum zela eta, Linguapax erakundeak antolatutako jardunaldiak. Bertan globalizazioari buruz eta kultur homogeneizazioaz hitz egin zen. Ekolinguistika, aniztasunaren beharra, hizkuntzen arteko berdintasuna eta abar izan ziren plazaratutako ideiak. Aldi berean, hainbat lan saio egin ziren jardunaldietako izenburuan aipatzen diren hiru irizpideak oinarri harturik: hizkuntza aaniztasuna, bakea eta hizkuntza iraunkortasuna.
4.Minority Rights Group taldeak antolatuta -Ingalaterrako gobernuz kanpoko erakunde bat da-, ekainean Londresen izan ginen. Han, Europako gutxiengoetan aritzen diren hainbeste erakunderekin eztabaidan aritu ginen diskriminazioari buruz. Era berean, aztertu genituen Europan diskriminazioaren aurka jotzeko dauden tresna juridikoak.
5.2004ko urtarrilaren bukaeran, EBLULeko ordezkaritzak Iruñean aurkeztu zuen EBLULEk egindako txostenaren emaitzak, bai komunikabideen aurrean, baita gizarte eta erakundeen aitzinean ere.
Txostenean, Nafarroan euskarak duen estatusa ghettokoarenarekin aldera daitekeela esaten du EBLULek. Gainera, Nazio Batuen Erakundearen eta Europako Kontseiluaren erakunde aholku emaileak uste du hizkuntzaren egoera «oso kezkagarria» dela lurralde honetan, eta azken urteotan eman diren atzerapausoak «guztiz onartezinak» direla. EBLULen ustez, Europan ezin da onartu hizkuntza politikaren aferan atzerapausoak ematea, eta horixe gertatzen ari da Nafarroan. Batez ere, 2000ko foru dekretuaz geroztik. Azkenik, Nafarroako Administrazioari bost gomendio berezi egiten dizkio, diskriminazio positiboa eta euskararen irakaskuntza Nafarroa osora zabaltzea, besteak beste.
2003
1.Training Seminar On The Council Of Europe’s Framework Convention For The Protection Of National Minorities. 2003ko otsailean, Euskara Kultur Elkargoko zuzendariak Strasbourg hirian parte hartu zuen Minority Groups eta Europako Kontseiluak antolatutako mintegian. Mintegi hau gutxiengoen babesari buruz Europa mailan eta, batez ere, Europako Gutxiengoen babeserako abiaburu-itunean oinarritzen zen. Bidaia hori, halaber, erabili zen Europako Kontseiluko Hizkuntza Gutxituen Idazkaritzako arduradunekin harremanetan sartzeko. Zehazki, Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartak Nafarroan zuen ezarpenaz osatzen ari ginen txostenaren berri eman zitzaien.
2.Halaber, aipatu txostena Europako Kontseiluko Idazkaritzaren aurrean aurkeztu zuen EKEk, eta lortu egin genuen delako Kontseilu horretako Adituen Batzordearen konpromisoa Iruñera etortzeko Espainiako Estatura eginen zuten bisitaren barnean, hainbat eragilerekin hitz egin eta euskarak Nafarroan zuen egoera bertatik bertara ezagutzeko.
3.Bilingual Cities mintegia. 2003ko Irailean, Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria Helsinkira joan zen, EBLULek antolatuta. Mintegiaren helburu nagusia hauxe izan zen: hizkuntza gutxituen arloan lan egiten duten eragileak eta elebitasunez jokatu behar duten administrazioak batzea eta hiri elebidunen esperientziak aztertzea. Mintegi honetan Iruñeko udalak onartutako euskararen ordenantzaren aldaketen berri eman zuen EKEk, eta EBLULek aldaketa horiek salatu zituen bere osoko bilkuraren ebazpen baten bitartez.
EBLULen bisita eta ebazpena:
1.Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoaren (EBLUL) bisita: Nafarroako Legebiltzarreko presidenteak 2001an luzatutako gonbidapena aintzat hartuz, Bulego honen bisita bultzatu zuen EKEk Nafarroara, 2003an. Bisita horren xedea Nafarroako Hizkuntza Politikaren in loco azterketa bat egitea zen. Bisitan bilerak egin ziren Nafarroako erakundeekin (Gobernua eta Legebiltzarra) eta Nafarroako euskalgintzan aritzen diren hainbat eragilerekin. Bisita hori Euskara Kultur Elkargoak bultzatu, antolatu eta kudeatu zuen.
Bisita horren emaitzak 2004ko urtarrilean aditzera eman zituzten jendaurrean.
2.Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoa (EBLUL). Ebazpena: 2003an, Iruñeko Udalak euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzeagatik jaso dituen kontrako epaia batzuk saihesteko, bitan aldatu ditu Euskararen Ordenantzak. Jarduera horren aurrean, Euskara Kultur Elkargoak irailaren 13an EBLULeko batzar orokorrean ebazpen bat aurkeztu zuen aldaketak salatzeko. Batzar Orokorra aho batez onartu zuen aurkeztutako ebazpena. Ebazpena Iruñean aurkeztu eta Udalako alderdiei bidali zitzaien. Aldi berean, EBLULek ebazpena igorri zien Europan lankidetza harremanak dauzkaten erakundeei, hots, Europako Kontseiluari, OSCEri eta Europar Batasunari, besteak beste.
2002
1.Aniztasunaren Partzuergoaren Foroa Fundazioak 2002ko otsailaren 7an eta 8an Palma de Mallorcan antolatutako mintegira bertaratu zen Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoa. Mintegi horren xedea erregio zein gutxiengoen hizkuntzen eta bulegoaren arteko elkarlana bultzatzea izan zen.
2.Hiritarren parte hartzea eta gutxiengoen hizkuntzak mintegia. Abenduaren 16an, Europako Kontseiluak antolatua, Strasbourg hirian egin zen. Helburu nagusia hauxe izan zen: GKEen papera Eurokartaren inguruan, kontutan hartuz Adituen Batzordeak Espainiako Gobernuak egindako txostena aztertu behar zuela eta horren inguruan GKEen iritzia jaso nahi zutela. Gure kasuan, 2003ko apirilean Espainiako bisitaldia eginen zutela eta Nafarroan egonen zirela bermatu zen.