Etorkizunerako matrikula ezazu. Matricúlale en futuro. Join the future
Baliabide gutxi eta mezu lauak eta errepikatuak erabili izan ditugu azken urte hauetan, ikasturteroko matrikulazia kanpaina D ereduko ikastetxe publikoaren alde egiterakoan.
Iaz, berriz, zerbait berri eta desberdina egitea bururatu egin zitzaigun, "Argi kusi" "Tenlo claro" lelo berriak erabiliz.
Aurten, oraindik freskoa dagoleko, kanpaina mantentzen dugu, "Clear up your mind" ingelesaz ere leloa txertatuz.
Euskarriak ere desberdinak izanen dira. Betaurrekoak, ikastetxe guztietako ikasle ororen artean banatuko ditugu eta iazko ideian oinarrituz disenatutako bi kartel berri gure auzo eta herrietan barraiatuko ditugu.
Hortik aparte, eta Diario de Noticias bertan, banerra (animazioa) jarrita izango dugu egunero, digital edizioan, noski; posta elektronikoz ere bidaliko dugu, bai milaka bidali!
Amaitzeko, beste egunkari eta irratietan, betaurrekoen berri argitaratu eginen dugu.