2012/02/22 22:50

Sarea

Kultura

2012/01/02
Diario de Navarra
Kultura
Ver PDF PDF ikusi
Imprimir noticia Albistea inprimatu
Traducir noticia
Albistea itzuli
Idiomas
Euskara
IdiomasIdiomas
“Euskal gatazkak erantzun etikoa behar du”

Urtetako lana izan da Asier Barandiaranentzat.
Idazle nafarrek euskal gatazkaren inguruan
sortutako ikuspegi literarioak aztertu ditu
liburu batean, oso lan sakona burutuz.


Ez da erraza ‘gatazka’ hitzari neurria
hartzea. Nolakoa izan da literaturaren
‘neurria’ euskal gatazka
islatzean?

Noski, literaturan hedadura zabalagoa
hartzen du gatazkaren
kontzeptuak. Kontu aberatsagoa
da literaturan politikagintzan
baino, literaturan gizakiaren
konplexutasuna eta aberastasuna
bistaratzen direlako. Berbaldi
politikoetan, berriz, sarritan gauzak
sinplifikatzen dira, orokortu
eta muturtu. Baina ezin dugu
ahaztu gatazka dela narrazio eta
gai literario askoren motorra edo
pizgarria. Gurean euskal gatazka
delakoa izan da eta da narrazio
askoren zeharkako edozuzeneko
gaia, eta horinormala da edo normala
iruditzen zait.


Baina agian nahiko ezkututa egon
da, tabuekin gertatzen den bezala.

Jakina, izan dira kritiko batzuk
esaten dutenak euskal gatazka
gutxiegi jorratu dela euskal literaturan.
Azkeneko urteotan baina,
gorakada bat izan da gai hau
tratatu duten lanen artean. Izan
da, arlo politikoan, gatazkaren
beraren existentzia ukatzen dutenak.
Nik ez dut eztabaida horretan
sartu nahi. Niri gai hau nola
izan den jorratua aztertzea interesatzen
zait, zer nolako baliabideak
erabili diren, nolako enfokea
eskaini zaion, sortzaile literarioaren
jarrera etikoa zein den...
Hori guztia aztertzen saiatu naiz


Ikuspegi nafarrari erreparatzen
diozu, hau da, ‘periferiatik’ eraikitakoa.
Nola baldintzatu du horrek
gatazkaren ikuspegi bera, beste
euskal egileen ekarpenarekin
konparatzen badugu?

Erdigunetik kanpoko begiradek
perspektiba handiagoa izan ohi
dute.Halaxe ikusten dut gertatu
dela Nafarroan egiten den euskal
literaturan. Euskal kulturan badago
indar “goierritar” bat eta
beste indar zentrifugo bat. Bigarren
horren baitan dago ikuspegi
nafarra. Zorionez euskal kultura
erdigunekoa baino aberatsagoa
da.


Nola aldatzen da gatazkaren tratamendua
genero literarioen arabera,
adibidez, eleberrigintza eta
poesiaren artean? Jarrera aldatzen
da?

Eleberrigintzan narrazioaren
elementuak ditugu: pertsonaiak,
narratzailearen berbaldia, denbora,
lekua, fokua, eta abar. Hori
guztia ez da zertan agertu poesian.
Beraz euskal gatazkari eusteko
modu desberdinak izan
behardiraderrigorrez.Baina bietan
egon daiteke euskal gatazka
motibo gisa, terminologia gisa
edota testuinguru gisa.


Euskal gatazkaren presentzia bereziki
bertsolaritzan nabarmendu
da, oso modu naturalean eta tabu
guztiak apurtuz. Esan genezake
bertsolaritzareneremua‘berezia’
dela?

Modu gordinean agertzen da
askotan, gordinegian agian.
Euskal Herri osoko bertsolaritzan
hori geratu izan da oraintsura
arte. Nafarroan, agian, modu
muturrekoagoan agertzen da:
sarritan bertsolari batzuen eurenfiliak
eta fobiak erakutsi egin
dituzte bertsotan aritzen direlarik,
aurrean duten entzulegoarenzatibatminduzedota
potentzialki
bertsolaritzaren jarraitzailean
izaten ahal direnak
uxatuz. Nafarroako bertsolaritzaren
suspertzaileei asko zor
zaie, baina politikoki lerratuta
egon direnez, bertsolaritza nafarrarenmonopolizazioa
eta instrumentalizazioa
ere leporatu
behar zaie. Zorionez, hori pixkanaka-
pixkanaka aldatzen ari da,
gero eta ikuspegi askotarikoagoak
ikusten ari gara azken urteotan.


Sarritan esaten da literatura ‘terapia
kolektibo’ moduan har daitekeela.
Euskal gatazkaren kasuan,
horrela iruditzen zaizu?

Horrelako zerbait gerta daitekeela,
bai, iruditzen zait. Literaturak
eta, horren barnean (batez
ere), narraziogintzak erantzukizun
etikoa dute gustatu ala
ez gustatu. Eta euskal gatazkak
erantzun etikoa behar du: ez da
gai gaitzik gabekoa. Alde horretatik,
iraganaren irakurketa kritikoa
oso interesgarria iruditzen
zait, eta hori literaturaren bidez
oso modu erakargarri eta gizakoian
egin daiteke: nire ustez,
egile nafar batzuk horretaz konturatu
dira eta emaitza oso kontutan
hartzekoak lortu dituzte.
Besteak beste, iragan horren irakurketa
kritikoan badira lan batzuk,
edota ikuspegi jakin batzuk,
Aingeru Epaltzarenak, Jokin
Muñozenak, Hasier Larretxearenak,
Juanjo Olasagarrerenak
eta beste batzuenak ekarpen
handia egin diotenak euskal literaturari.


Nolako eragina izan du idazleen
jarrera gizartearentzat, errefe-
rentzia modukoak har daiteke?

Badira zenbait idazle nafar ikuspegi
kritiko argia erakutsi dutenak
euskal gatazkarekiko hasiera
hasieratik. Beren narrazioetan
euskal gatazkaren alderdi
militante eta indarkeriazkoa ezbaian
jarri dute hainbat istoriotan.
Jarrera hori kritikatu izan
dute batzuek. Onarpenik eza nabaritu
dute sarritan zenbait girotan.
Batez ere, ezker abertzaleko
usaina duten zenbait girotan.
Baina, eta hau da egile horien
ekarpena, kikildu beharrean jarraitu
dute literaturaren bidez,
gizakiaren hainbat gatazka existentzial
jorratzen, eta berbaldi politikoen gainetik jartzen.

 

Edukiak partekatu