Jarduerak
Mikro-ipuinak
|
ARGITALPENA2011ko maiatzaren 2an, EKE eta Pamielak V.Mikro-Ipuin Lehiaketa 2010ko liburuaren aurkezpena egin zuten Iruñeko Liburu Azokan.
Mikro-liburu honetan hamazazpi testu biltzen dira. Lehen zortziak sarituak izan dira Euskal Kultur Elkargoak eta Pamiela argitaletxeak antolatu duten V. Mikro-ipuin lehiaketan. Horien ondotik, epai-mahaikideek aukeraturiko beste zortzi aipamen bereziak aurki diatezke, partaidetzaren kalitatearen eta aniztasunaren lagin izan nahi dutenak. Haiekin batera, Asisko Urmenetaren mikro-ipuin bat ere badago, irudi eta guzti.
Partaideak:
• INMA ERREA, idazlea eta epai-mahaikidea
• MALEN EUGI, Euskara Kultur Elkargoa
• JOSE ANGEL IRIGARAY, Pamiela
… eta liburuan parte hartzen duten hainbat idazle.
Azterketak direla eta, oso egun txarra zen ikasleentzat; hala eta guztiz ere, jende ugari bildu ziren Gazteluko Plazan, bai ikasle saridunak, lagunak, irakasleak baita ikasleen gurasoak ere.
Aurtengo lehiaketari buruzko aurkezpen txiki bat egin ondoren, ikasleek (benetako protagonistak) bere ipuinak irakuri zituzten.
|








