2012/02/22 22:45

Artekaria

Zer da Artekaria?

ZER DA ARTEKARIA?

Nafarroan, eta hizkuntza erabileraren esparru formaletan edota eragin handiko zerbitzuetan, euskararen erabilpena sustatzea eta Nafarroako euskaldunen hizkuntza eskubideak defenditzea ditu helburu Nafarroako EUSKARA KULTUR ELKARGOA Fundazioaren ARTEKARIA egitasmoak. Konbentziturik gaude, Nafarroa osoan eta gizarte maila guztietan, eta batez ere Administrazio Publikoaren mende dauden horietan, euskaraz aritzeko eskubidea dugula. Hori da hain zuzen, ARTEKARIA aurrera eramateko dugun legitimazioa.

Hauexek dira Artekaria proiektuaren helburuak:

  • Euskararen erabilera bultzatzea eta sustatzea hizkuntzaren erabileraren esparru formaletan eta eragin handiko zerbitzuen esparru pribatuan.
  • Euskaldun jendearen jarrera aktiboa suspertzea, konplexurik gabe euskara erabil dezaten aipatu eremu horiekin dituen harremanetan.
  • Aipatu esparruetako arduradun eta erantzukizundun pertsona edo erakundeak euskara erabiltzeko jarreran eta egokieran jartzea.
  • Euskaldunen komunitatearen hizkuntza eskubideak zaindu eta defendatzea.

Horretarako, web orrialde honetan eskuragai duzu: Artekariaren lanaren memoriak; euskararen erabilpenari eta hizkuntza gutxituen babesari buruzko Legeria bilduma; araudien praktikari buruzko Epaiak eta gai hauei guztiei buruzko Txostenak.